DESKARGATU MATRIKULA!!!


IZENA EMATEKO ORRIA DESKARGATU!!!

HEMEN GAITUZUE BERRIRO! 2023-2024

 






Trikitixa ikastaroa

 Trikitixa zortzi urtetik gorakoek izena eman ahal izango dute. Eskolak asteazkeneetan izango dira eta astean ordubeteko iraupena izango dute. Ikastaroak, urritik ekainera iraungo du eta 30 eskola emango dira.


Ikastaroak, urrian hasiko dira eta izena emateko, eskolatik pasa zaitezkete edo izen-emate orria deskargatu eta emailez bidali. 

HAURRENTZAKO MUSIKA (3-5 urte)

 

Haurrentzako musikan  hiru urtetik gorakoek izena eman ahal izango dute. Eskolak ostegunetan izango dira eta astean ordubeteko iraupena izango dute. Ikastaroak urritik ekainera izango dira eta 30 eskola emango dira.

 

Ikastaroak urriaren 4an hasiko dira eta izena emateko, eskolatik pasa zaitezkete edo izen-emate orria deskargatu eta emailez bidali. 

 


 Prezioak eta ordutegia:

 Hiru urtekoak ostegunetan 17:15ean 114€ hiruhilabetekoan. 

Lau eta bost urtekoak ostegunetan 18:00ean 114€ hiruhilabetekoan.

 


Sarrera

 Lur Soinuak musika eskolara ongi etorria ematen dizuegu, gure herriko musikara hurbildu nahi duzuen guztientzat nekez eraikitako eskola xume honetara.

2002-2003. ikasturtean ematen ditu alde zaharreko musika eskolak bere lehenengo pausuak, nahiz eta aurreko beste baten sustraietatik jaio, Infernuko Hauspotik alegia. 
Nagusiki, esan dugun moduan, euskal herriko musika tresnetan oinarritzen dugu gure lana, baina beti ere, ikasleen eskaerei kasu eginez eta munduko beste edozein musika tresnari ateak zabalduz.
Momentu honetan eskaintza zabala daukagu bai herriko zein munduko musikatresna ezberdinetan.
Beraz, gure txoko hau ezagutzera animatzen zaituztegu, gure arbasoek zaindutako musikatresna altxorrari esker zor daitekeen musikaz kutsatu zaitezten!!!
Ibon Koteron & Kepa Junkera

IKASTAROAK




Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

16:00 - 17:00

16-.00 - 21:00

16:00 - 21:00

17:15 - 18:15

ATABALA

TRIKITIXA

TRIKITIXA

HAURRENTZAKO MUSIKA 3 URTE

18:00 -19:00

        PANDEROA

PANDEROA

HAURRENTZAKO MUSIKA 4-5 URTE

ALBOKA


 


20:00 - 21:00


 


GAITA