Ongi Etorri!

Lur Soinuak musika eskolara ongi etorria ematen dizuegu, gure herriko musikara hurbildu nahi duzuen guztientzat nekez eraikitako eskola xume honetara.
2002-2003. ikasturtean ematen ditu alde zaharreko musika eskolak bere lehenengo pausuak, nahiz eta aurreko beste baten sustraietatik jaio, Infernuko Hauspotik alegia.
Nagusiki, esan dugun moduan, euskal herriko musika tresnetan oinarritzen dugu gure lana, baina beti ere, ikasleen eskaerei kasu eginez eta munduko beste edozein musika tresnari ateak zabalduz.
Momentu honetan eskaintza zabala daukagu bai herriko zein munduko musikatresna ezberdinetan.
Beraz, gure txoko hau ezagutzera animatzen zaituztegu, gure arbasoek zaindutako musikatresna altxorrari esker zor daitekeen musikaz kutsatu zaitezten!!!
Ibon Koteron & Kepa Junkera